Joxean Olaskoaga “aizperro”
Joxean Olaskoaga, ezagunagoa “aizperro” ezizenarekin, 1974. urtean jaio zen Orion. Igeltseroa, arraunlaria eta entrenatzailea da; eta Urdaibai, Hondarribia, Orio, Portugalete eta San Pedroko taldeetan egon da. Aizperro baserrian jaio eta oso ondo ezagutzen du bertako bizitza. Bere bi anai eta bi arreben ondoan bizi zuen bere haurtzaroa. Txikitan, gizena zegoen baina oso langilea zen: Sagarrak biltzen laguntzen zuen, abereei jana ematen… Askotan, bere etxea herritik apurtxobat urrun zegoenez, bokata bat eta sagardo botila bat eramaten zuen motxilan eskolara joaten zenean, eta klaseak amaitu ondoren, pilotalekuko eserlekuetan eseri eta bere anai zaharrenarekin jan eta edaten zuen. Gero, bizikletan itzultzen ziren, baina anai zaharrenak berak baino egoera fisiko hobea zuenez, hamar minutu edo lehenago iristen zen. Larreetako belarra mozten zutenean, osabari metak egiten laguntzen zioten. Horietako egun batean, anai zaharrenari meta astintzea okurritu zitzaion osaba goian zegoela. Osaba ia muturrez erori zen eta haserretu egin zen. Makila bat hartu eta haien atzetik korrika hasi zen eta Joxeanek ezin izan zuen alde egin. Izugarriak hartuta etorri behar izan zuen etxera baina ala ere ez zen bere anaiarekin haserretu. Heltzen ari zen bitartean, kiloak galtzen joan zen, baina oraindik kilo batzuk sobratzen zitzaizkion. Hamasei hamazazpi urterekin aizkoran hasi zen eta ez zitzion oso gaizki joan. Denbora gutxian lehiaketa asko irabazi zituen eta aizkorako bigarren mailara iritsi zen. Baina denbora haietan, “Korta”, arrauneko eredu bat, kasta zuen baserriko jenda bilatzen ari zen kuadrila lehiakor bat egiteko eta aukeratuetako bat bera izan zen. Proposamena onartu egin zuen eta hurrengo egunean bertan hasi zen entrenatzen. Lehenengo egunetan oso gaizki egiten zuen arraun eta “Korta” oso zorrotza zenez burua makur zuela itzultzen zen etxera. Baina horren laguntzaz azkar ikasi zuen eta laster hasi zen marka onak egiten arraun makinetan. Hori ikusirik, aizkora uztea erabaki eta arraunaren alde egin zuen. Arraunean ibiltzen zen emakume bat ezagutu zuen eta berarekin irteten hasi zen. Emakumea ilehoria eta altua zen, eta medikua ere bazen. Denbora asko egon ziren elkarrekin irteten eta 2003an ezkondu egin ziren San Martineko ermitan. Esperientzia hartzen joan zen arraun munduan beste taldeetan baina etxera itzuli zen. Oriok 2007an irabazi zuen bere historiako azken Kontxako bandera, bera buru zela. Egun hartan, oso urduri zegoen baina dena ondo irten zitzaien eta irabaztea lortu zuten. Hurrengo urtean, bere lehenengo alaba jaio zen eta 2011. urtean bigarrena. Dena oso ondo zihoan bere bizitza guztiz aldatu zen arte. 2013an, bere emazteak harremanarekin ez jarraitzea erabaki zuen eta oso gaizki pasa zuen. Lehenengo egunetan familikoekin jatera besterik ez zen irteten bere gelatik. Amets gaizto bat zela pentsatzen saiatzen zen baina ez zen. Pixkanaka pixkanaka gainditzen joan zen eta bere denbora umeekin egoteko erabiltzen zuen. Gaur egun, arrauna utzia dauka eta bizitza gozatzea erabaki du bere bi alaben ondoan, bere bi printzesekin. Koadro sinoptikoa
Euskal Herriko taularen interpretazio
Testu honen bidez, Euskal Herriko lurraldeak aztertuko ditugu: Euskal Herria zazpi probintziatan banatzen da. Nafarroa da lurralderik handiena baina Bizkaia da biztanle gehien dituena (1139131). Biztanleak ez daude modu orekatuan banatuta lurralde guztian, lurralde batzuetan industria gehiago baitago beste lurrraldeetan baino. Lurralde bakoitzeko udalerrian kopurua ez dator bat hedadurarekin edo biztanle kopuruarekin.Euskal Herriko biztanleria 3.005.670-ekoa da eta biztanleriaren ehunekoa 100,0-koa. Biztanleriaren dentsitatea 143,5-ekoa da eta 20950,3 kilometro karratu ditu. 685 udalerri ditu. Zarautz Zarautzeko biztanleria 23117-koa da eta ehunekoa 100,0. Biztanleriaren dentsitatea 1546,62 biztanle kilometro karratukoa da eta 14,80 kilometro karratuko azalera du. Zer moduz urpeko arrantzan?
|